Skip to main content
EU
Lehen Taldea

ALYCOk Eibar babestuko du larunbatean Real Madrilen aurkako partidan

ALYCO Tools, S.A. enpresa gipuzkoarrak Eibar babestuko du talde armaginak Real Madrilen aurka Alfredo Di Stefanon jokatuko duen 29. jardunaldiko partidan. ALYCOk urteak daramatza klubarekin elkarlanean, eta pauso bat gehiago eman nahi izan du. Hala, bere logotipoa joko ekipazioaren aurrealdean izango da, talde merengearen aurkako norgehiagokan.

ALYCO Tools, S.A. Elgoibarren 100 urtetik gorako historia duen konpainia da, baina gaur egun Itziar-Deban du egoitza, eta eskuko tresnak merkaturatzen eta fabrikatzen ditu, gama, kalitate, zerbitzu eta bezeroarekiko hurbiltasun ezaugarriak jarraituz.

Eibar eta ALYCOren arteko akordioak, larunbateko norgehiagokaz gain, Ligako azken jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko den partidaren babesa ere barne hartzen du.

Jon Ander Ulazia Eibarreko kontseilari delegatua oso pozik agertu da akordioarekin: "Oso pozik gaude, garai zail hauetan, gure inguruko enpresa batek gure alde egin nahi izan duelako. ALYCO klubaren kolaboratzailea da duela urte askotatik, eta frontala libre geratu denez, Real Madrilen eta Barçaren aurkako neurketetan presentzia izatea nahi izan du, eta, beraz, oso eskertuta gaude".

Oscar Piñerok, Alyco Tools, S.A.ko zuzendari komertzialak, eskerrak eman nahi izan dizkio Eibarri Real Madril eta Barçaren partidu garrantzitsuetan egoteko aukera emateagatik: "Oso harro gaude gure enpresaren logotipoa Eibarko elastikoetan erakutsi ahal izateaz, futbolaren elitean mantentzeko ahaleginean; klub horrekin, ALYCOn erabat identifikatzen gara".