Skip to main content
EU
Kluba

Alfonso Martínek SD Eibarrekin kontratua eten du

Andaluziako erdilariak denboraldi bat igaro du armaginen bigarren taldean

SD Eibar eta Alfonso Martínek jokalariaren kontratua eteteko akordio batera iritsi dira, denboraldi batez armaginen bigarren taldean aritu eta gero.

Alfonso Martínek (Jerez de la Frontera, 1994) 27 partida jokatu zituen CD Vitoriarekin eta jokalari garrantzitsua izan zen Igor Gordobilek entrenatzen duen taldean, Bigarren B Mailan debuta egiten zuen urtean mailari eustea erdietsi zuena. 2019ko ekainera arte kontratua zuen.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Alfonso Martíni bere lana eta konpromisoagatik eta zorterik onena opa dio bere bizitza eta kirol-ibilbide berrian.