Skip to main content
EU
Kluba

Aldundiak SD Eibarri esan dio Ipuruaren erreforman parte hartuko duela

Kultura eta Kiroleko diputatuak Eibarko alkateari eta klubeko lehendakari berriari jakinarazi die foru erakundeak 320.000 euro emango dituela Ekialdeko tribuna berria eraikitzeko

Denis Itxaso lehenengo diputatu nagusiordea eta Kultura eta Kirolaren arduradunak bilera bat izan du gaur Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin eta Amaia Gorostiza Eibar elkarteko lehendakari berriarekin Ipuruan. Bertan, denboraldi amaieran eta presidente aldaketaren ondoren klubaren egoera orokorra aztertu ez ezik, Ipurua estadioaren eraldaketa eta handitze proiektuaz hitz egin dute.

Klubak, berriki, Ekialdeko harmaila zaharra aldatzeko lanei ekin die, hartara edukiera Udalarekin batera adostuta bezala handitzeko. Aldundiak, "oinarrizko"tzat jo du gai hori, Eibarko ekipamendu hori eraldatzeko lan oro urbanistikoki zaila delako. Itxasok Ipuruari emango zaio laguntzari buruz esan du Anoetako estadioren obrak izango duen finantzaketa ehuneko berdina jasoko duela. Donostiako zelaiaren kostua 40 milioi izango da gutxi gorabehera, eta Aldundiak 4 milioi ekartzeko konpromisoa hartu du. Hartara, Ipuruako harmaila berritzeko, aurrekontua izanik 3.200.000 euro, Kultura eta Kiroletako Departamentuak % 10 ekarriko du orobat. Horrela, Itxaso 320.000 eurok partida bat itxi du Eibarko estadioaren erreforma finantzatzeko.

"Behar-beharrezkoa da orekak zaintzea eta behar ez diren bidegabekeriak saihestea. Izan ere, hirugarren urtez jarraian Gipuzkoak bi talde izango ditu Espainiako futboleko kategoria gorenean, eta Eibarrek LFPren arauetara egokitzeko dituen zailtasunen aurrean, Foru Gobernuak ezin du beste alde batera begiratu", esan du Aldundiko bigarrenak.