Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarri hiru puntuak ihes egin diote

Eibar K.E. hutsean berdindo du askoz gehiago merezi izan duen neurketa batean

Partidua sustuarekin hasi da ikuslego armaginarentzat, bisitarien hurruneko jaurtiketa bat langaren kontra jo ondoren. Hortik aurrera, urdingranen bakarrizketa izan da. Zelaiaz guztia bereganatu dute, atzekalde bisitaria estualdietan jarriz behin baino gehiagotan. Aukerarik garbiena armaginentzat Arruabarrenak izan du, baina honek ezin izan du aprobetxatu atezainak gaizki aldendu duen baloi bat eta kontrola urruti gelditu zaio. Hutseko berdinketarekin iritsi da atsedenaldia.

Bigarren zatian, Eibarrek jarri duen erritmora jokatu da. Aurkariaren atera erraztasunez heltzen zen, baina behin eta berriz Gimenez egon da "uy" ohiuak zaletuei ateratzeko. Lehendabizi, goleko marran Eizmendiren jaurtike bat atera du jokalariak dena alde zuenean, gero Jotari banakakoa asmatu dio eta beste aukera asko estualdietan atera ditu. Bere aldetik, bisitariak eraso azkarretan sortzen zuten arriskua, jokalari asko eramanez kontraerasoetara. Luzapen denboran, berriro ere Alcorconeko atezaina fin ibili da, lehenik Urko Veraren jaurtiketa bat geldituz eta ondoren Errastiri banakako bat geldituz. Honekin ba, golik gabeko berdinketarekin heldu da partiduaren bukaera, emaitza honek ez du justiziarik egin zelaian ikusitakoarekin.

Gaizka Garitanoren mutilen partidu bikaina, hala ere ez dute izan merezitako saria. Hiru puntuak ezin izan dira etxean gelditu, baina hauxe da taldeak jarraitu behar duen bidea. Datorren asteburuan, Jose Rico Perez zelaia bisitatuko da, Hercules CFrekin jokatzeko, igandean 18:00etan.

FITXA TEKNIKOA
EIBAR: Xabi, Albentosa, Capa (Morales 75"), Errasti, Arruabarrena, Eizmendi (Urko Vera 64"), Dani Garcia, Yuri, Lillo, Jota (Diego Jimenez 85") eta Raul Navas.
ALCORCON: Gimenez, Camille, Babin, Ruben Sanz, Cerda (Pacheco 82"), Cristian Alfonso (Martinez 60"), Fernando Sales, Prendes, Jony, Alberto Gomez eta Rodriguez (Sergio Mora 78").
EPAILEA: Jose Ramon Piñeiro Crespo (Asturiarra) txartel horia erakutsi die Yuri, Capa eta Diego Jimenezi etxekoen aldetik eta Martinez eta Alberto Gomezi bisitarien aldetik.