Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarren Oinarrizko Futbolaren denboraldi amaierako ekitaldia

Ekainaren 17an, asteazkena, Klubak denboraldi amaierako ekitaldia ospatu zuen, Oinarrizko Futbola osatzen duten hamar taldeak omentzeko asmoz.

Pasa den ekainaren 17an, SD Eibarrek eta bere Fundazioak -Ipurua Kirol Fundazioa- Oinarrizko Futbolaren tradiziozko amaiera ekitaldia ospatu zuten. 75. Urteurrena den honetan eta taldea Lehen Mailan izanik, ekitaldi berezia prestatu zuen Klubak Armeria Eskolaren patioan, non Oinarrizko Futbola osatzen duten jokalari guztiei harrera egin zitzaien.

Ekitaldia 19:00tan hasi zen eta bertan izan ziren Klubaren Presidentea -Alex Aranzabal-, Administrazio Kontseiluko kideak -Germán Albistegi, Javier Sarrionaindia, Joseba Unamuno eta Jon Ander Ulazia-, Fundazioaren arduraduna -Jon Arregi-, Oinarrizko Futbolaren koordinatzailea -Mikel González- eta Eibarko Alkatea -Miguel de los Toyos-. Klubak garaikurrak eskaini zizkien talde bakoitzeko goleatzaile onenei eta baita erregulartasunari ere. Amaitzeko, lunch bat eskaini zen, DJ batek musika jartzen zuen bitartean.

Oinarrizko Futbola osatzen duten hamar taldeak hauexek dira: Liga Vasca Femenino, Juvenil División de Honor Nacional "Urko", Juvenil de Honor, Territorial Femenino, Cadete Liga Vasca, Cadete Honor Femenino, Cadete Honor Masculino, Infantil Honor, Infantil Txiki eta Alevín Rendimiento.