Skip to main content
EU
Kluba

2017-2018 denboraldian Futbol Eskolan izena emateko epea zabalik

Gaurtik aurrera egin daiteke sarean SD Eibar Fundazioaren Futbol Eskolarako matrikula

SD Eibarrek 2017-2018ko Futbol Eskolan izena emateko epea ireki du 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako neskentzat eta 2007 eta 2009 urteen artean jaiotako mutilentzat. Iaz bezala, matrikulak www.sdeibar.com/futboleskola webgunearen bitartez egin daitezke modu eroso eta arinean, ordenagailua, tablet eta smartphonetara egokitutako formatuan.

Uztailaren 31ra arte egongo da epea zabalik, eta futboleskola@sdeibar.com helbide elektronikora idatziz edo 943 201 831 telefonoaren 1 Luzapenera deituz argitu daitezke zalantza eta kontsultak.

201-2018 denboraldiko berritasun nagusi moduan, SD Eibar Fundazioa Futbol Eskola indartu du eskaera gizarte- eta kirol-eskaerari aurre egiteko, eta futbolaren bitartez giza-balioak igortzeko eskolak duen berebiziko papera sendotzeko, SD Eibar Fundazioaren ezaugarriak direnak.

Urteko kuota 280 €-koa da, eta eskolan anai-arrebak dituztenek %50-ko deskontua izango dute. Kuota ordainduta, gainera, entrenamendu-ekipazioa (kamiseta, prakak eta galtzak), jokatzeko-ekipazioa, kirol-jertsea, futboleko bota parea eta kirol-poltsa jasoko da.

Asteko entrenamenduak Ipuruako Anexoan egingo dira ordutegi honetan:

Gizonezkoak 2007: astearteetan, 17.00etatik 18.30etara.

Gizonezkoak 2009: asteazkenetan, 17.00etatik 18.30etara.

Gizonezkoak 2008: ostegunetan, 17.00etatik 18.30etara.

Emakumezkoak 2006-2009: ostiralean, 17.00etatik 18.30etara.

Futbol Eskolan izena eman ahal izateko ezinbestekoa izango da Eibarren edo Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste herriren batean erroldatuta egotea.