Skip to main content
EU
Kluba

2015-2017ko Plan Estrategikoa denboraldi amaieran bukatuko da

Ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte Planaren lanketan

SD Eibarren 2015-2017ko Plan Estrategikoa, esparru anitzetako ehun pertsona baino gehiagoren parte hartzea izan duena, denboraldi amaieran bukatuko da.

Behin Plana amaituta, hurrengo pausoa 2017-2022 aldirako landuta dagoen Plan Estrategikoa inplementatzea izango da, Kluba armaginaren historian hirugarrena izango dena.

Lehen Plana 2009an landu zen, eta 2012an berrikusi eta handitu zen. Bigarrena taldea Lehen Mailara igotzean eta Klubaren 75. urteurrena betetzean gauzatu zen.

Plana, denboraldi honen amaieran bukatutzat emango dena antzemandako aldaketa eta hobekuntzarako aukerak gehituta, Eibar futbol talde profesional moduan hartuta jaio zen, baina era berean, eragin ekonomiko eta sozial handiko enpresa moduan.

Egungo Plan Estrategikoak inflexio puntua suposatu du, non Eibarrek 75 urtetan zehar bizitako esperientzia mahai gainean utzi duen, baina bere oinarri sozialari entzunez Klub moderno, ireki eta gardenagoa bihurtzeko, bere historia, esentzia eta balioak ahaztu gabe.

Plan honen garapena parte hartzeko metodologiaren bitartez egin da. Bertan, Klubaren inguruari eta masa sozialari, eta hiriari lotutako arloak ordezkatzen dituzten ehun kide baino gehiagok hartu dute parte.

Honen azken helburua Eibarrek hirian eta eskualdean sor dezakeen onura sozial eta ekonomikoa maximizatzea da.

Klubaren balio tradizionalei, umiltasuna, lana, esfortzua, taldeko izpiritua, eskuzabaltasuna, sakrifizioa eta gainditzeko izpirituari, Plan Estrategiko hau lantzeko orduan azaldu diren beste balioak gehitu zaizkie: lidergo-anbizioa, bikaintasuna, marka-irudia, gardentasuna, parte hartze demokratikoa, zuzentasuna eta aniztasuna.

Plan Estrategikoak bere garapenean zehar egindako ekarpen nagusietako batzuk:

 

  • Lehen Taldearen eta Harrobiaren beharrei erantzuna emango dio Kirol-Hiri berriaren eraikitzearen planifikazioa.
  • Eibarrek Lehen Mailan daukan eragin ekonomiko eta fiskala kuantifikatzeko txostena gauzatzea; merkataritzari, ostalaritzari eta herriko zein eskualdeko zerbitzuen sektoreari eragiten dizkion onurak barne.
  • Gardentasun politika berrindartzea, batez ere webgunean agertzen den ‘Gardentasun Legea’ sailaren bitartez.
  • Zelaia hirira eta eskualdera zabaltzea, tourraren bitartez, eta Ipurua potentzial turistiko aktiboa bihurtzea.
  • Barne-prozesuen, sarrera eta abonu salmenten, zelaiko sarbideen, segurtasun araudiaren eta abarrei buruz kanpora egiten den komunikazioa hobetzea.
  • Sarreren erosketa eta abonuen uztea %100ean online egiteko zerbitzua ezartzea.
  • Ipuruako Ekialdeko Tribuna berriaren proiektuaren inguruko iritziak jasotzeko herritarren parte hartze prozesua martxan jartzea bizilagun, elkarte, komertzio eta hiritarrekin orokorrean.
  • Ekialdeko Tribunako altuera, hegala eta eserleku lerroak murriztea.
  • Kotxeak aparkatzeko tokiak ez okupatzeko ekarpena egitea Ekialdeko Tribuna azpian eraikitako 60 tokitako garajearekin.
  • Nazioarte mailan lagunarteen sorrera sustatu eta erraztea, Klubaren internazionalizaziorako estrategiaren zati moduan.
  • Euskararen erabilera Klubaren barne- eta kanpo-eremuetan bultzatzea, Euskara Planaren bitartez egungo egoeraren diagnostikoa sortuz, aholkularitza espezializatu independente baten laguntzarekin.

agiri-osoa