Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Partidu Historikoak (III)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

EIBAR 1-1 RACING DE FERROL: IA-IA IGOERA

04/05 denboraldia familia armaginaren gogoan egongo da beti, historia guztiko arrakastatsuena izan baita (aurtengoan gertatuko denaren zain). Jose Luis Mendilibar buru zuen talde bat eta Silva, Llorente, Iraizoz, e.a. txundituta utzi zuten futbo-mundua bere joko ona eta humiltasunarekin.

Celta de Vigo liderrari 1-2 irabazi ondoren azkenaurreko jardunaldian, talde 4. postuan heltzen zen, hirugarrenetik puntu bakarrera. Cadiz-ek Xerez-i eginiko visitan galdu behar zuen edota Celtak berdina egin Lleidan.

Partidua hasita beste emaitzetan arduratuta zegoen jendea, Joseba Llorente aurretik jarri zituen armaginak 17. minutuan. Une hartan, Eibar Lehenengo Mailako taldea zen, baina dena okertu zen Cadizek gola lortu zuenean baita, eta okerrago Mario Bermejok berdinketaren gola ezarri zuenean Ipuruan. Hortik amaierararte ezer gutxi gehiago egin zitekeen eta bukaerarekin igoeraren ametsak ihes egin zuen.

Nahiz eta ametsa bete ezin izan zen borobildu, jendeak kaleak bete zituen "ia ia igoera" historiko bat ospatzeko eta homenaldi bat egiteko klubarentzat gertaera historiko bat ia burutu zuten heroientzat. Zalantzarik gabe, partidu eta denboraldi bat denon oroimenerako.