Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

100 abonatuk Eibar - Rayo Vallecano partida ikusteko aukera izango dute Unben

Neurketa igandean jokatuko da 11:30tan Unben

Emakumezkoen lehen taldeak Rayo Vallecano jasoko du igandean Unben. Armaginek Ligako 5ª jardunaldia jokatuko dute talde madrildarraren aurka, igandean 11:30tan. Neurketa edukiera mugatuarekin jokatuko da, Covid murrizketak direla eta.

Neurketa honetarako, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak jarraituz, 100 sarrera egongo dira abonatuentzat. Sarrera hauek doakoak izango dira.

Igandera Unbera joan nahi duten abonatuek Orsaixan dendara gerturatu behar dira, bihartik aurrera (irailak 28) . Sarrerak jasotzeko ordutegia 9:30tatik 13:30 eta 15:00etatik 19:00etara izango da, eta ostiralean 9:30tatik 13:30tara. Sarrerak jasotzeko, abonatu txartela aurkeztu behar da eta abonatu bakoitzak sarrera bat jasotzeko aukera izango du.

Lehen gerturatzen diren 100 abonatuek sarrera hauek jasotzeko aukera izango dute.