Skip to main content
EU
Lehen Taldea

0-2 Real Madrilek irabaztea lortu zuen partiduan nagusi izan gabe ere

Gola sartzeko duen erraztasunari esker, 0-2 nagusitu zen Real Madril Ipuruan, partidu aparta egin gabe ere. Eibar lehen minututik azkeneraino lehiatu zen

Lehen zatian oso ondo kontrolatu zuen jokoa Eibarrek, presioa oso goian eginez eta Real Madrileko jokalariei maniobratzea eragotziz.

Zelaiaren erdialdean jokatu zen oro har, eta baloia oso gutxitan hurbiltzen zen atezainen ingurura.

Real Madril aurretik ipini zuen gola lehen berrogeita bost minutuetan bisitariek izan zuten korner-jaurtiketa bakarrean iritsi zen. Motzean atera zuten, eta Modricen erdiraketa Gareth Balek baliatu zuen gola egiteko, defentsa armaginari aurrea hartuta. Bi minutu baino ez ziren geratzen atsedenaldirako.

Gol honek, Mendilibarren mutilek denboraldi honetan estrategia-jokaldi batean jasotzen duten lehena, erakutsi zuen lan handia egitea ez dela nahikoa Real Madril bezalako talde baten aurrean, aukera bakar bat nahikoa izan baitaiteke haientzat gol bat egiteko.

Bigarren zatian Eibarren lerroak pixka bat aurreratu ziren, eta Real Madrilenak atzeratu egin ziren, kontraerasoetarako abiaduraren bila.

Ahaleginak egin zituzten armaginek hegaletatik, baina Madril diziplinaz jardun zen arlo taktikoan eta ez zien aukera bakar bat ere sortzeko betarik eman.

  1. minutuan Lucas Vázquez erori egin zen Dani Garcíarekin lehian, epaileak penaltia adierazi zuen eta Cristianok partida erabaki zuen penaltiz.

Azken minutu horietako berririk txarrena Gonzalo Escalantek denboraldiko bere hamargarren txartel horia jaso izana da. Hori dela eta, ezingo du jolastu igandean Realaren aurkako partidan. Berri onik ere izan zen, ordea: Izet Hajrovicek debuta egin zuen Lehen Mailan, 85. minutuan zelaira sartuta.