SDE / Fundazioa / Kirol Arloa / Gure Balioak

Gure Balioak

Ororen gainetik, balioak dira Eibarren bereizgarri nagusia. "Gure Balioak" proiektuak erakundearen balio adierazgarrienetako sei lantzen ditu. Balio horietako bakoitzari ekintza zehatz eta zenbakarri bat lotzen zaio, gure jokalari bakoitzarentzat.

ERRESPETUA – agurra, errespetuzko eta estimuzko keinu gisa

KONPROMISOA – puntualtasuna

DIZIPLINA – Eibarren jokatzeko moduarekin lotuta

APALTASUNA– aldagelen garbitasuna

ELKARTASUNA – materiala biltzea joko-denbora handituta

ZINTZOTASUNA – jokoan izandako portaerak

Proiektuaren barruan, denboraldi osoan aztertzen dira jokalariak. Amaitzen denean, familiei bidaliko zaien txosten orokor bat prestatzen da, eta emaitzak Balioen Barne Ligan bistaratuko dira.

Ekimen horrek beste erakunde nazional eta nazioarteko batzuen interesa piztu du, eta LaLigak antolatutako hitzaldietan parte hartu dugu. 

SD EIBAR FUNDAZIOA

______________________________________

+34 943 201 831  (Ext 3)
fundazioa@sdeibar.eus

SDE / FUNDAZIOAREN BERRIAK
Filtroak

Filtratu
Reset

75. Urteurreneko logoaren aurkezpen ofiziala

Gaur eguerdian, komunikabieen aurrean, 75. Urteurreneko logoaren aurkezpen ofiziala egin da. Bertan, Alex Aranzabal, Eibar K.E.ko Presidentea; Jesus Gutierrez, 75. Urteurreneko Komisioko Kidea; eta Maria Otxandiano, logotipoaren egilea, egon dira.

75. Urteurreneko Logotipoa

Klubetik eskertu nahi zaie euren proposamena aurkeztu duten pertsona guztieti, azkenean lehiaketa arrakasta handia izan baitu jasotako 40 propsamenak ikusiz, orokorrean, maila oso altukoak.

411-412 -ren 415