SDE / ALBISTEAK

SD Eibarrek urriaren 24ko Batzar Orokorrari buruzko xehetasun eta informazio guztia akziodunen esku jarri du

Astelehenean izango da akziodunen zalantzak argitzeko lehenengo bilera

Itzuli

27/09/2018 23:41

SD Eibarrek urriaren 24an egingo den Batzar Orokorrari buruzko xehetasun eta informazio guztia 69 herrialdeetako 11.000 akziodunen esku jarri du ondorengo estekan.

Hala, akziodunek 2017-2018ko kontuak ikuskatu dezakete, eta bertan 2018-2019ko aurrekontua, Klubak bere historian izan duen handiena: 49 milioi euro.  

Era berean, Klubeko Administraritza Kontseiluak Batzarrera Kirol Instalakuntzak egiteko eramango dituen aukera biak ere ikusgai izango dira. Bata Azitain du kokaleku, eta besteak Areitio.

Klubak bilera bi antolatu ditu akziodunek izan ditzazketen zalantzak argitzeko. Aurrenekoa urriaren 1ean izango da, astelehenean, 19:00tan hasita, Ipuruako Formakuntza Aretoetan. Bigarrena, aldiz, urriaren 17an.

Bihar, ostirala, Klubak gosari pribatua egingo du Ipuruan hedabide ezberdinetako kazetariekin, Batzarraren inguruko xehetasunak eman eta beraien ikusle, entzule eta irakurleei era objektibo eta argian bertan azaldutakoak argitara eman dezaten.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 21-01-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

26 URT

18:30 Municipal de Butarque

Partidua

Jardunaldia21 CD Leganés - SD Eibar

02 OTS

20:45 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia22 SD Eibar - Girona FC

10 OTS

18:30 Ramón Sánchez-Pizjuán

Partidua

Jardunaldia23 Sevilla FC - SD Eibar

17 OTS

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia24 SD Eibar - Getafe CF

24 OTS

Estadio San Mamés

Partidua

Jardunaldia25 Athletic Club - SD Eibar

Agenda ikusi