Skip to main content
EU

Akziodunak

Image

2014. urtean, bidegabeko legedi batek Eibar bere kapitala handitzera behartu zuen eta zero defizita eta zorrik ez zuen erakundea administrazio bidetik Bigarren B mailara jaisteko arriskuan jarri zuen. Dena den, kluba ez zen kikildu eta marketin kanpaina berritzaile eta arrakastatsu bat martxan jarri zuen: “Defiende al Eibar – Eibar Defendatu”. Kontua azkar hedatu zen sare sozialetan eta munduko herrialde askok Eibarren egoeraren berri eman zuten. Azkenean, Eibarrek akzio guztiak denbora oso laburrean saldu zituen eta araudiak ezarritako xedea erdietsi zuen: 1.9 milioi eurotara heltzea.  

Geroztik, Eibarrek 11.130 akziodun dauzka, munduko 65 herrialdetan.