Ipurua Kirol Fundazioa, SD Eibarren irabazi asmorik gabeko fundazioa da, 2004an sortua eta F-179 zenbakiduna Eusko Jaurlaritzaren fundazioen erregistroan.

 

Fundazioaren estatutuetan ageri denez, bere helburu nagusia "jarduera ezberdinen difusioa, promozioa, sustapena eta finantziazioa, hala nola, kultura fisikoa eta kulturaren inguruko jarduerak, nagusiki kirol amateurra, eta honen barnean, bereziki afizionatuen futbola; eduki soziala, kulturala dutenak edota ikerkuntzaren inguruko jarduerak, beti ere kirol amateurrarekin harremana badute; beste edozein aktibitate, zuzenean edo zeharka aurrean aipatutako helburuak betetzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezkeenak".

 

Bere jardueren artean, Ipurua Kirol Fundazioak bost arlo zabal hartzen ditu bere barne:

 

  • Alde batetik, Oinarrizko futbolaren sustatzailea da, taldearen ezinbesteko atala eta harrobiaren etorkizuna dena.

  • Beste alde batetik, Fundazioak SD Eibarrek aurrera eramaten dituen izaera sozial eta humanitarioa duten jarduera guztiak zentralizatzen ditu, Erantzunkizun Sozial Korporatiboaren inguruko praktikak martxan jarriz, mundu hobe eta justuago bat posible dela sinetsiz.

  • Bestalde, Ipurua Tallarra proiektuaren arlo formatibo eta edukatiboaren arduradun eta sustatzaile nagusia da, kirolaren, formazioaren eta berrikuntzaren bitartez pertsonen eta euren baloreen garapena helburu duena.

  • Gainera, Fundazioa balioetangenero berdintasunean eta euskaran oinarritutako hezkuntza programa ari da garatzen, eskoletara eginiko bisiten bitartez eta Debabarrenako Berdintasun zinegotzigoekin zein Emakunderekin etengabeko elkarlana burutuz.

  • Azkenik, Fundazioa, 2015 urtean zehar ospatuko diren 75. Urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiak diseinatzeaz eta martxan jartzeaz arduratzen da.

 

Gardentasuna:

1. SD Eibar Fundazioa - 2016 Urteko Memoria (2016/12/31)

2. SD Eibar Fundazioa - ESK Laburpena

3. SD Eibar Fundazioa - Urteko kontuak (2016eko ekainaren 30ean)

4. SD Eibar Fundazioa - Aurrekontua (2016/17 denboraldia)

SD EIBAR FUNDAZIOA

______________________________________

+34 943 201 831  (Ext 3)
fundazioa@sdeibar.eus

SDE / FUNDAZIOAREN BERRIAK
Filtroak

Filtratu
Reset
1-5 -ren 237