Skip to main content
EU

Izan Armagin

Izan Armagin armaginen-familia da; munduko edozein lekutako jarraitzaileek beren grina klubetik hurbilago bizi ahal izateko, onura esklusiboez gozatuz.

SD Eibarrek "Izan Armagin" bere txartel berria estreinatu du, abonatuak izan ez arren, klubarekin lotura izan eta abantaila ugariez gozatu nahi duten armaginentzat.

Urtean 40 euroko prezioarekin, jarraitzaile urdinek abantaila ugari izango dituzte:

  • Welcome packa, txartel pertsonalizatuarekin eta opari esklusiboekin. 
  • Abonatu berrien hurrengo kanpainetan abonatu egiteko lehentasuna: gainerako abonu berrien eskaeren gainetik lehentasuna alta formalizatzeko orduan, eta beste guztien aurretik eserlekua aukeratzeko. Abonatu alta emateko eskaera Orsaixanen bertan egin daiteke, edo esteka honetan: 
  • Ipuruan sarrerak erosteko lehentasuna: publiko orokorraren aurretik sarrerak erosteko lehentasuna, Ipuruan jokatu beharreko eskari handiko partidetan. Sarrerak erosteko lehentasunezko epe bat ezartzen da eskari handiko partidu bakoitzerako, eta erosketa aurrez aurre egin daiteke Orsaixanen edo esteka honetan: 
  • % 10eko deskontua Hummelen denda ofizialean: deskontua aplikatzeko beharrezkoa da karneta denda fisikoan aurkeztea.
  • Deskontua Tour Ipurua + Museo SD Eibar sarreren erosketan: abonatu edota akziodunei aplikatzen zaien maila berean deskontua. Sarrerak erosteko, Orsaixan edo esteka honetan egin daiteke erosketa: 
  • Ipuruako partidetako hasierako hamaikakoarekin haurren argazkirako aukera: haurren argazkian izena emateko, honako esteka honetan eman daiteke izena: 



    Izan Armagin jarraitzaile txartela Orsaixanen eros daiteke Eibar Kirol Elkarteko denda ofizialean, edo esteka honetan: Izan Armagin
Image
Image