Skip to main content
EU

Beteranoak

SD Eibarreko beteranoen elkarteak beste ezein estamentuk ez bezala ordezkatzen ditu armaginen balioak, eta Klubaren historia bizia dira.

 

Egun, pandemia tarteko, bertan behera geratu da beteranoen taldearen jarduera. Denbora honetan, taldekideek elkarren arteko harremanak indartu dituzte eta dagoeneko kirol-agendari normaltasunez berrekiteko lanean ari dira.

 

Joan den martxoan, pandemia hasi zenean, iraganean armaginen elastikoa jantzi zuten jokalarietako askorekin harremanetan jarri zen lantalde bat. Kontaktu eta dei horiei esker, beteranoen elkarteak proiektu berri bat jarri du martxan, ekitaldien, bileren, mintegien eta bestelako ekintza batzuen bitartez Eibarreko jokalari ohiak inplikatu eta dinamizatzeko.

 

Edozein kontsulta egiteko, idatzi fundación@sdeibar.com helbidera.

Image
Image