Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Igandeko derbia oso leihatua egongo da bi taldeok puntuen beharra dugulako"

Yerai Martinen arabera, Eibarrek Ipurua bere etxea bilakatu du eta indartsu iristen da derbira, azken zazpi partidetatik bakarra galduta

Athletic Club-en aurkako igandeko derbiaren aurreko prentsaurrekoan, Yerai Martin ilusioz eta konfidantzaz agertu da, taldeak bizi duen dinamika onarengatik eta igandean, armaginen aurrean emaitza positiboa lortzeko aukerarekin: "Gogoz gaude derbi bat irabazteko, aurtengo denboraldian ez baitugu lortu ez Real Sociedad-en aurka eta ezta ere Athletic Club-en aurka, eta sasoiean gaude saiatzeko igandean gure jarraitzaileen aurrean", onartu du.

Entrenatzaileak momentuaz baliatu da talde-lana goresteko: "Jokalari batek partida aurrera atera dezake, baina denek egiten duten talde-lana gabe, bakoitzak duen rola, egunerokotasuna... Ezinezkoa da aurrera ateratzea denboraldi oso bat. Aldagela ikusgarria dugu, jokalari leihakorrak ditugu, gainera pertsona onak direnak, eta esker-hitzak besterik ez dauzkat haientzat denboraldi hasieratik egiten ari diren lanagatik".

Denboraldiaren puntu honetara iritsita eta ikusita baita ere Athletic Clubek daraman dinamika ona, entrenatzaileak esan dezake jada aurpegira begiratuta konpetitu dezakela goiko postuetan dauden aurkarien aurka: "Athletic Champions postuetatik gertu dago, eta azken partida kenduta partida garaipen pila bat daramatza jarraian... baina egia da ere gu etxean sendo gabiltzala eta azken zazpi partidetan bakarra galdu dugula Ipuruan".

Horrez guztiaz gain, bi taldeetako jarraitzaileak bertaratzera animatu ditu. Denboraldiko azken derbia da Eibarrentzat eta etxean hiru partida besterik ez dira falta: "Derbi guztiak dira bereziak, eta are gehiago euskaldun batentzat. Espero dugu igandean festa giro polita egotea, eta nola ez, emaitza gure alde etortzea gure jarraitzaileen aurrean", amaitu du.

 

PRENTSAURREKOA OSORIK