SDE / ALBISTEAK

Mendilibar, Eibarren partidu gehien zuzen duen entrenatzailea profesional mailan

Valladoliden aurkakoarekin Zaldibargoak 182 neurketa zuzendu ditu armagin bezala

Itzuli

13/11/2018 10:01

Jose Luis Mendilibar SD Eibarren historian profesional mailan partidu gehien zuzendu duen entrenatzailea bihurtu zen Valladoliden aurkakoan. Zaldibargoak 182 neurketatan zuzendu du taldea, Alfonso Barasoainen (181) kopurua gaindituz. Javier "Manix" Mandiolak 180 norgehiagoka zuzendu ditu, eta Blas Ziarretak 174. 

Mendilibar 2015-2016 denboralditik da Eibarko entrenatzailea, eta hau bere laugarren denboraldia du taldean jarraian. Aurretik, 2004-2005 denboraldian ere taldeko entrenatzailea izan zen, eta Lehen Mailara igotzeko atarian utzi zuen taldea. 

182 neurketa hauetan 68 garaipen, 48 berdinketa eta 67 porrot lortu ditu Mendilibarrek. 

Antonio Corral historikoa

Antonio Corral (9/06/1919 – 24/04/2012), bi garai ezberdinetan taldeko entrenatzailea izandakoak, 1950-51tik 1957-58ra eta 1963-64tik 1966-67ra, partidu gehien zuzendu duen prestatzailea da taldearen historian, baina ez dago partidu kopuru zehatzen daturik. 

Corralek 1950-1951 denboraldian hartu zuen taldearen gidaritza, Hirugarren mailan, eta sailkapenean aurreneko postuan amaitu zuen. 51-52 denboraldian maila berean bigarren utzi zuen taldean, eta hurrengo denboraldian, Hirugarren mailan baita ere, lehen postuan amaitu zuen. 

53-54, 54-55, 5-56, 56-57 eta 57-58 denboraldietan Bigarren Mailan (Iparraldeko multzoan) zuzendu zuen taldea, 162 neurketatan, 54 garaipen, 36 berdinketa eta 72 porrotekin.

Taldean Corralek egindako bere bigarren bidaian, 63-64, 64-65, 65-66 eta 66-67 denboraldietan Hirugarren mailan entrenatu zuen Eibar, eta ondoren kontseilari ere izan zen. 

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 15-02-2019
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

23 OTS

20:45 Estadio San Mamés

Partidua

Jardunaldia25 Athletic Club - SD Eibar

03 MAR

12:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia26 SD Eibar - RC Celta

09 MAR

13:00 Mendizorroza

Partidua

Jardunaldia27 D. Alavés - SD Eibar

17 MAR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia28 SD Eibar - R. Valladolid CF

31 MAR

Estadio Ciutat de València

Partidua

Jardunaldia29 Levante UD - SD Eibar

Agenda ikusi