SDE / ALBISTEAK

Lomban: Eibar hazten ari den taldea da, eta barrutik bizi nahi dut

Atzelari asturiarrarekin 24 jokalari ditu lehen taldeak

Itzuli

04/09/2017 16:33

"Eibar hazten ari den taldea da, eta barrutik bizi nahi dut". Horrela mintzatu da gaur David Lomban, Eibar taldeko jokalari berri gisa egin duen aurkezpenean.

22. zenbakia izango duen atzelari asturiarrak Eibarrek erakutsitako interesa eskertu nahi izan du. “Eibarri buruz jaso ditudan iritzi guztiak oso positiboak izan dira, eta erabakia hartzerako orduan oso garrantzitsua izan da". 

“Uda luzea izan da. Azken denboraldia zaila izan zen niretzat, futbola alde batean utzi nahi izan nuen denbora batez, eta aukera ezberdinak ireki ziren. Eibarrena irten zenean argi ikusi nuen zer nahi nuen. Egonkortasun handia dago hemen, eta jokalari batentzat oso gauza garrantzitsua da, taldearengan transmititzen delako eta emaitzetan islatzen delako". 

Klubeko lehendakari Amaia Gorostizaren hitzetan, Lomban "taldea osatzeko behar genuen jokalaria da. Atzelari baten bila ari ginen, eta Davidek entrenatzaileak eta kirol zuzendaritzak eskatzen zituen ezaugarriak betetzen ditu".

"Esperientzia handiko jokalaria da. Lau urte egin ditu lehen mailan, eta dena emateko prest da. Gurekin gustura egongo dela ez dut zalantzarik". 

Fran Garagarza, taldeko kirol zuzendariak, Lomban "berelahako emaitzak emango dituen jokalaria da, Liga ondo ezagutzen duena" aipatu du. "Orain bi urte interesa izan genuen, baina Granada aurreratu zitzaigun".

"Ezkerra ez izanda ere, ezkerraldean ondo moldatzen da. Lehen mailatik dator, eta atzeko lerro horretan esperientzia eta hierarkia emango digu". 

SDE / HURRENGO PARTIDA

18:30 24-09-2017
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

20 IR

13:00h · Ipurua

Lan saioa

Ateak irekita

22 IR

10:30h · Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

23 IR

10:30h · Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 IR

18:30H · Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia6 SD Eibar - RC Celta

01 URR

18:30H · Estadio de la Cerámica

Partidua

Jardunaldia7 Villarreal CF - SD Eibar

Agenda ikusi