SDE / ALBISTEAK

Igor Jauregik nabarmendu du elkarlana taldearen zerbitzura jartzearen garrantzia

Eibarreko psikologoak azpimarratu du “bakoitzak egiten duena taldeari lagundu diezaioke zailtasun egoera gainditzen”

Itzuli

30/03/2020 11:11

Igor Jauregiren esanetan, garrantzitsua da denon arteko elkarlana taldearen zerbitzura jartzea. Klubeko psikologoaren iritziz, “bakoitzak egiten duena taldeari lagundu diezaioke zailtasun egoera hau gainditzen”.

Konfinamendu egoeran gauden honetan, “garrantzia gehien osasunari eman beharko genioke”, adierazi du Jauregik. Bere ustetan, “garai honetan gehien arduratzen gaituena jokalarien osasuna da. Hiru arloetan: osasun fisikoa, osasun soziala eta osasun psikologikoa”.

“Fisikoaz ari garenean, gomendioa etxean gelditzea da gaixotzeko arriskua gutxitu ahal izateko. Bestalde, talde teknikoak eta entrenatzialeek bidalitako ariketen plangintza jarraitu ahal izatea, eta nutrizio aldetik ere otordu osasuntsuak egitea elikadura zaintzeko”.

“Harreman arloan, egunerokoan ditugun harremanak mantentzea izango litzateke helburua. Egun, teknologiak ahalbidetzen digu harreman hauek mantentzea bai lagunekin, familiarekin, taldekidee zein entrenatzaileekin edota klubeko mediku edo psikologoekin”.

“Azkenik, arlo psikologikoa. Bertan, jasoko dugu haien animoa, sentimendu eta emozioak nola kudeatzen ari diren momentu honetan. Jakinda, beldurra, jakinmina, zalantzak, tristura, asperdura, haserrea… izan daitezkela bizi ditzakegun sentimenduak”.

Jauregiren hitzetan “enfasia” egoera emozional hauen kudeaketan egin behar da, bi kontzeptu nagusitan. “Zailtasunaren aurrean nola egiten dugun aurre eta zailtasunaren aurrean zein tolerantzia mota dugun. Bi aspektu hauek kirolean ere oso garrantzitsuak dira. Izan ere, hauek dira jokalari baten errendimendu maila aurrez agerian jarri diezaguketen bi kontzeptu”.

Horrez gain, egoera honetan talde kohesioa mantentzea ezinbestekoa da. Zentzu horretan, “taldea elkartu ezin denez bere egunerokotasunean entrenatzeko edo konpetitzeko ordezko modu eta baliabideak bilatzea komeni da. Adibidez, teknologiak ahalbidetzen duen neurrian, bilerak eginez. Bertan haien entrenamendu planak partekatu eta bakoitza nola doan elkar hitz egin dezakete", besteak beste.

Azkenik, klubeko psikologoak azpimarratu du, egoera hau dela medio, “gogoeta egin behar da nola kolektibotasuna agertzen ari den indibidualtasunaren gainetik egoera zail honi aurre egiteko. Hor agerian gelditzen ari da denon eskuzabaltasuna eta uste dut ikasgai ona izan daitekela kirol taldeetan aplika daitekeelako. Denon arteko elkarlana taldearen zerbitzura jarriz”.

SDE / Agenda

14 EK

19:30 Estadio Santiago Bernabéu

Partidua

Jardunaldia28 Real Madrid - SD Eibar

17 EK

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia29 SD Eibar - Athletic Club

21 EK

Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia30 Getafe CF - SD Eibar

24 EK

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia31 SD Eibar - Valencia CF

28 EK

Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia32 Granada CF - SD Eibar

Agenda ikusi