SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldeak landutako garaipena lortu du Añorgaren aurka (1-0)

Irantzu eta Cris erabakiorrak izan dira etxean lortutako zortzigarren garaipenan

Itzuli

26/01/2019 21:15

Emakumezkoen taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du Ligako hamaseigarren jardunaldian. Armaginek lan handia egin behar izan dute sasoiko zetorren bosgarren sailkatuari, Añorgari, irabazi ahal izateko. Lehen zatiaren amaieran Irantzuk falta jaurtiketa batean egindako golari esker, hiru puntuak etxean gelditzea lortu du lehia amaieran.

Norgehiagoka lehiatu izan da hasieratik. Lehen minutuetan etxekoei gailentzea kostatu bazaie ere, denborarekin hobetzen joan dira. Hala, atsedenaldirako minutu gutxi falta zirela, Irantzuk falta jaurtiketa jotzeko ardura hartu du. Gasteiztarrak bikain jo du baloia eta taldea aurreratzea lortu du.

Lehen zati amaieran egindako golak, indar psikologikoa eman die neskei lehian lanean jarraitzeko. Donostiarrak estutzen saiatu dira baina eibartarrek ongi erantzuten dute defentsa lanetan. 89. minutuan, aldiz, zoritxarreko penaltia adierazi du epaileak Añorgaren alde. Crisek erantzun paregabea eman dio jaurtiketari eta hiru puntuak etxean gelditzeko erabakiorra izan den geldiketa egin du.