SDE / ALBISTEAK

Emakumezkoen lehen taldea nagusitasunez gailendu da Pozueloren aurka (0-3)

Armaginek bolada ezinhobean jarraitzen dute 2020an

Itzuli

09/02/2020 20:07

Emakumezkoen lehen taldea Pozuelori gailendu zaio Ligako 20. jardunaldian. Armaginek hiru puntuak eskruatu dituzte eta bolada ezinhobean jarraitzen dute 2020an. Lehen zatia parekatu baten ostean, neurketa bigarrenean erabaki da eibartarren alde. Irantzu, Sara Navarro eta Kuki izan dira norgehiagokako golegileak.

Lehen zatian nagusitzea kostatu zaio Dorronsorok zuzentzen duen taldeari. Etxeko taldeak planteamendu onaren bitartez aurre egin dio eta Eibarrentzat zaila izan da ohiko jokoa egitea. Hasi eta berehala, Carlak abagune ona izan du Pozuelo markagailuan aurreratzeko. Armaginek jokoaren kontrola bazuten baina sakontasuna falta zitzaien.

Atsedenalditik bueltan, armaginek aurrepausua eman dute. Bigarren zatiko lehen abagune garbian Irantzuk taldea aurreratzea lortu du. Aurrelariak Honokaren jaurtiketaren aldaratzea jaso du eta bitan pentsatu gabe, atera jaurti du. Golak berdinketaren bila behartu ditu etxekoak. Hala, espazioak ugariagoak zirela baliatuz, Sara Navarrok bigarrena eskuratu du eibartarrentzat.

Lehia amaieran, Kukik lehia borobiltzea lortu du hirugarrena eginez. Aurrelariak bikain sareratu du taldearen jokaldi aparta, bigarren zati bikainari amaiera ezinhobea eman dio.

SDE / Agenda

21 OTS

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

22 OTS

16:00 Camp Nou

Partidua

Jardunaldia25 FC Barcelona - SD Eibar

23 OTS

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

29 OTS

13:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia26 SD Eibar - Levante UD

07 MAR

13:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia27 SD Eibar - RCD Mallorca

Agenda ikusi