SDE / ALBISTEAK

Eibarreko entrenamenduen bigarren astea hasi da

Jokalariak banaka aritu dira Atxabalpen

Itzuli

11/05/2020 11:52

Eibarko taldeak entrenamenduen bigarren asteko lehen saioa osatu du Atxabalpeko kirol instalazioetan.
Jokalariak banan-banan iritsi dira kirol hirira eta banaka aritu dira, baloiarekin eta baloirik gabe, zelai bakoitzean sei gehienez. Eibarren lehen entrenamendua joan den larunbatean izan zen, COVID-19 etenaldiaren ostean.
Aste honetarako, Jose Luis Mendilibarrek eta bere talde teknikoak lan saioak ezarri dituzte astelehenetik larunbatera.