SDE / ALBISTEAK

Eibarrek gol bakarrarengatik galdu du Getaferen aurka (0-1)

Angelen golak talde madrildarraren alde erabaki du norgehiagoka

Itzuli

08/12/2019 14:27

Eibarrek gol bakarrarengatik galdu du Getaferen aurka Ligako 16. jardunaldia. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu Bordalasen taldearen aurka. Mendilibarren mutilek gehiago merezi izan dute baina Angelek bigarren zatian egindako golak punturik gabe utzi ditu.

Oso orekatua egon da lehia hasieratik. Eibarrek lehen zatian abagune garbiak izan ditu baina azken metroetan ez du asmatu. Garbien Charlesen oinetan egon da. Aurrelariak Kike Garcíaren pase bikaina jaso du baina bere errematea Soriak gelditu du. Getafe, bien bitartean, geldikako jokaldietan saiatu da mina egiten. Atsedenaldiko azken unean, gola egitetik gertu izan da korner batean. Cabreraren errematea langarekin topatu da, ordea.

Bigarren zatian, neurketak norabide berbera jarraitu du. Joko zuzena nagusi izan da, bi taldeak bigarren baloiekin egiten saiatu dira. Partida detaile txikietan erabakiko zela argi zegoen. VARra ere protagonista izan da. Hiru gol bertan behera utzi dira teknologia erabili eta gero. Bi Getaferen alde eta bestea Eibarren alde. 54. minutuan Kike García baloia sareratzea lortua zuen baina epaileak aurreko jokaldiann aurrelariak egindako eskua adierazi du VARra kontsultatu ondoren.

Lehiak berdinduta jarraitzen zuen, 66. minutua iritsi den arte. Angelek ederki baliatu da Damián Suárezen paseaz Dmitrovicen atea zulatzeko. Getafe markagailuan aurreratu da eta errenta mantentzen ahalegindu da aurrerantzean. Eibar, bien bitartean, berdinketa bilatzen ahalegindu da baina esfortzu guztiak ez dute saririk izan.

SDE / J16 LaLiga Santander

Ordezkoak

Ordezkoak

Estadioa

Municipal de Ipurua

Gol

  • 0-1 (67'). Ángel

Epailea

..

SDE / Agenda

12 UZT

14:00 RCDE Stadium

Partidua

Jardunaldia36 RCD Espanyol de Barcelona - SD Eibar

16 UZT

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia37 SD Eibar - Real Valladolid CF

19 UZT

21:00 Estadio de la Cerámica

Partidua

Jardunaldia38 Villarreal CF - SD Eibar

Agenda ikusi