SDE / ALBISTEAK

Eibarrek erakunde solidario bati babesa emango dio Real Madrilen aurkakoan

Uni Papua Fundazioaren Football for Peace proiektuak elastikoaren atzealdian tokia izango du larunbateko norgehiagokan

Itzuli

23/11/2018 09:59

Eibarrek ekintza solidario bati babesa emango dio larunbatean Real Madrilen aurka jokatuko duen neurketan. Izan ere, talde armaginak Uni Papua Fundazioak bultzatzen duen Football for peace proiektuari lekua egingo dio elastiakoaren atzealdean, zenbakiaren azpian, hedabideen aurrean zabalkundea izan dezan.

Joan den udaran Indonesian izandako hondamendiak 2.000 hildakotik gora utzi zituen, eta herrialde horretan Uni Papua Fundazioak egiten duen lanaren berri izan zuen orduan Klubak. Erakunde honek futbolaren bitartez umeen gizarteratzea eta heziketa bultzatzea ditu helburu, batez ere Indonesiaren eremu apalenetan.

Elastikoaren atzealdean toki hau utzita, Eibarren Real Madrilen aurkako partidu handi batean Uni Papuak ahalik eta zabalkunde handiena izatea nahi du, Football for peace proiektuak oihartzun handiena izan dezan. 

Sarrerak janari eta jolasen truke

Larunbatekoa ez da, ordea, Eibarrek aurrera eramango duen ekintza solidario bakarra. Izan ere, abenduaren 6an Ipuruan Gijongo Sporting hartuko du talde armaginak Ipuruan, eta Elikagaien Bankuarekin egindako hitzarmen bati esker neurketa ikustera etorri nahi duenak elikagaien truke sarrerak eskuratu ahal izango ditu.

Era berean, hiru egun geroago, abenduaren 9an, Eibarrek Levante hartuko du Ipuruan. Gurutze Gorriarekin babesarekin partidu horretara joan nahi duenak jolasen truke sarrerak lortu ahal izango ditu.

SDE / HURRENGO PARTIDA

20:45 15-12-2018
Sarrerak erosi

SDE / Agenda

16 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

18 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

19 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

20 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

21 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

Agenda ikusi