SDE / ALBISTEAK

Eibarrek denda ofiziala eta bazkidearen arreta-zerbitzua berrirekiko ditu aurretiko hitzorduarekin

Orsaixan gunearen hasiera bateko ordutegia 09:30etik 13:30era izango da

Itzuli

04/05/2020 11:08

Orsaixan guneak ateak irekiko ditu bihartik aurrera (denda eta arreta-zerbitzua) baina beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea.

Aste honetan arreta zerbitzuaren ordutegia goizez izango da, 09:30etik 13:30era. Hitzordua telefonoz (943 20 18 31) edo posta elektronikoaz eskatu ahal izango da, hurrengo helbideetan: socios@sdeibar.com eta store@sdeibar.com.

Klubak beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko ditu langile zein erabiltzaileen arteko  kutsatzea ekiditeko.