SDE / ALBISTEAK

Eibarrek bulegoa irekiko du Mendebaldeko Harmailako lanak direla-eta beste eserleku batzuetara doazen abonatuei informazioa emateko

Itzuli

05/12/2018 15:35

Eibarrek hiri erdian bulegoa irekiko du hurrengo astelehenean, hilaren 10ean, Mendebaldeko Harmailako lanak direla-eta beste eserleku batzuetara doazen abonatuei informazioa eman eta bide batez beraien kokalekuetarako karnet berria emateko. Erea berean, beraien abonoa lanak iraun bitartean erabili ezingo duten pertsonei zalantzak argituko zaizkie.

Bulegoa Toribio Etxeberriako 2. zenbakian egongo da, eta 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 izango da ordutegia. Karnetak eman eta zalantzak argitu ondoren, hilaren 14tik 28ra bulegoak urte berrirako abonatuen renobazio kanpaina hasiko du.

Horrez gain, Klubak Whatsapp zerbitzu berria eskainiko du, 943201831 zenbakian, edozein abonatu zein zaleri galderak eta kezkak argitzeko.

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:15 19-05-2019
Sarrerak erosi