SDE / ALBISTEAK

Athletic Clubek, Realak, Osasunak, Alavesek eta Eibarrek elkarren aurka jokatuko dituzten partidetan bisitarien sarrerak 25 eurotan saltzea adostu dute

Kluben arteko hitzarmena

Itzuli

17/07/2019 19:24

Athletic Club, Real Sociedad, CA Osasuna, Deportivo Alaves eta SD Eibarko presidenteek bost kluben arteko norgehiagoketan bisitariek sarrera prezio bera izatea adostu dute gaur goizean, kluben arteko giro ona bultzatu eta zaleen desplazamendua erraztu asmoz.

Hala, bost klubek elkarren aurka jokatuko dituzten neurketetan kanpoko zaleek 25 eurotan erosi ahalko dituzte sarrerak. Salgai jarriko den sarrera kopurua futbol zelai bakoitzaren ezaugarrien eta lekuaren araberakoa izango da.

Aitor Elizegi, Jokin Aperribay, Luis Sabalza, Alfonso Fernandez de Troconiz eta Amaia Gorostizak gaur goizean hartu dute erabakia Anoetako futbol zelaian egin duten bileran, eta etorkizunean jarraipena emateko konpromisoa erakutsi dute. Hitzarmenak asistentzia eta zaleen arteko giro ona bermatzea du helburu.

SDE / Agenda

23 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

24 ABU

17:00 El Sadar

Partidua

Jardunaldia2 C.A. Osasuna - SD Eibar

25 ABU

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak irekita

01 IR

19:00 Wanda Metropolitano

Partidua

Jardunaldia3 Atlético de Madrid - SD Eibar

15 IR

12:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia4 SD Eibar - RCD Espanyol

Agenda ikusi