SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: "Extra puntu hau baliatzen badugu asteburukoa ahaztuta geldituko da”

Lau aldaketa deialdian Reala jasotzeko

Itzuli

09/03/2020 13:57

José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du Eibarrek Realaren aurka jokatuko duen neurketa atzeratuaren atarian (asteartea, 20:00). Entrenatzailearen esanetan, “partida extra hau baliatzen badugu asteburukoa ahaztuta geldituko da”.

Neurketa honetarako, Mendilibarrek lau aldaketa egin ditu deialdia Mallorcaren aurkako lehiarekin alderatuta. Rafa Soares lehen aldiz izango da zerrendan. Berekin batera, Esteban Burgos, Takashi Inui eta Quique González deialdian sartu dira, eta Paulo (zigortuta), Pedro León, Pape Diop eta Sergi Enrich, aldiz, 18 jokalariko zerrendatik at gelditu dira.

“Dugun jokatzeko era dela eta, zaila da guretzat hiru egunean behin partida bat jokatzzea. Presionatzeko eta korri egiteko eragatik errekuperatzea zailago egiten zaigu. Espero dut ondo dena ondo joatea, larunbatean jokatu zutenak errekuperatuta egotea eta parte hartu gabe denbora daramatenak ere ehuneko ehun egotea”.

Mendilibarrek esan duenez, “hamaikakoaren erdia berria izango da Realaren aurkako partidan”.

“Helburuak guk lortu behar dugu, gainontzekoek ez digute oparirik egingo. Iabazi behar dugu. Levanteren aurka izandako eraginkortasuna ez genuen Mallorcaren aura izan. Aurkako atea bilatu behar dugu. Azken neurketan, 11 erremate egin genituen baina soilik 3 joan ziren zutoinen artean. Hor dago gakoa. Emaitzek ez dizute nola jokatu duzun esaten, baizik eta zenbat asmatu duzun”.

Realaren inguruan, Mendilibarrek adierazi du dinamika onean dela. “Berdin du nork jokatzen duen. Baloia atzetik jokatzen ahalegintzen dira, baina argi erakutsi dute beste estilo batzuk uztartu ditzaketela”.

“Orain konfiantza handiarekin dira, ea guk ere konfiantza puntu hori lortzerik dugun. Uste du beren une onenean datozela. Irabazi dezaketela pentsatuz etorriko dira, beren futbola egingo dute eta ez dute gugan pentsatuko”.

“Egiten dugun lanean konfiatu behar dugu. Opari gutxi egin. Mallorcak egin zizkigun bi goletan gehiago egin genezakeen. Argi dut ehuneko ehun arituko garela, lehen minututik presionatzen ahaleginduko gara. Ez dakit indarrak noraino iritsiko diren baina aulkian ere ateratzeko prest egongo da jendea. Partida ona egitea espero dut”.

Mendilibarrek ez du zalantza egiten zaleek beren babesa eskainiko dutela. “Lagun egingo gaituzte. Nahiz eta Mallorcaren aurka galdu, badakite amaieraino denaemango dugula. Jendea espero dut Ipuruan. Espero dugu hiru puntuak eskuratu ahal izatea”.

SDE / HURRENGO PARTIDA

19:30 28-08-2022
Sarrerak erosi

19 ABU

20:00 Ciudad Deportiva Villarreal

Partidua

Jardunaldia2 Villarreal CF B - SD Eibar

28 ABU

19:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia3 SD Eibar - SD Ponferradina

02 IR

21:00 Estadio Municipal Butarque

Partidua

Jardunaldia4 CD Leganés - SD Eibar

12 IR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia5 SD Eibar - Granada CF

18 IR

Estadi Nacional d'Andorra

Partidua

Jardunaldia6 FC Andorra - SD Eibar

25 IR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia7 SD Eibar - R. Racing Club