Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eunate Astralaga atezainak beste denboraldi bat jokatuko du SD Eibarren

Atezaina, titular izan zena aurreko denboraldiko bigarren itzuli osoan, Eibarrera bueltatuko da

There are no reactions yet. Be the first!

Berangoko atezaina Eibarrera bueltatu da Athletic Clubetik bigarren denboraldi bat utzita jokatzeko.

Atezaina 2024ko irailean iritsi zen Eibarrera, aurreko denboraldian, utzita jokatzeko, eta hasiera batean Maria Mirallesekin titularitatea txandakatu zuen, baina bigarren itzulian postuan finkatu zen.

Eibarren, Ligako 16 partida eta Erreginaren Kopako beste bat jokatu zituen 24-25 denboraldian, eta talde armaginarentzat historikoa izan den denboraldi bateko lorpen handietan lagundu zuen, hala nola, porteria hutsen boladan pieza garrantzitsu izanda, edo martxoan jarraian lortu ziren lau garaipenen parte garrantzitsu batean bilakatuz (horietako 3 porteria hutsean).

186 zentimetroko altuerarekin, Eunate Astralagak sendotasuna eta segurtasuna ematen jarraituko dio talde armaginari. Hurrengo egunetan azterketa medikoa pasako du gainerako taldekideekin batera.

Ongi etorri berriro, Eunate!