Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Sara Martín, jokalari armagin berria 2026ko ekainera arte

Madrilgo hegalaria, Real Madrid B taldeko kapitaina izandakoa, hurrengo denboraldirako errefortzua

There are no reactions yet. Be the first!

Sara Martín madrildarra (2004), Real Madrid B taldeko extremo eta kapitaina izandakoa, SD Eibarren fitxaketa berrian bilakatu da. Bere gaztetasunarekin, talde zurian urteak daramatza jada, eta orain Eibarrera iritsi da hurrengo denboraldian lehenengo mailan aritzeko.

Sara Martín Real Madrid B taldeko jokalaria da 2020tik, 16 urterekin iritsita. 2020-2021 denboraldian 1ª RFEFera igoera lortu zuen taldearekin. 2022ko martxoan, 18 urterekin besterik ez, Real Madrideko lehen taldearekin debuta egin zuen, Olga Carmonaren ordez zelaieratuta.

Aurreko denboraldian 1ª RFEFen, aurrelariak 4 gol eta 4 asistentzia eman zituen bere taldearekin, zeinekin besokoa ere eramaten egon den azken boladan. Espainiako Selekzioarekin azpiko kategorietan parte hartu du ere, eta bere gaztetasunaz gain, extremoa Eibarrera iritsi da handinahiarekin eta hazten jarraitzeko gogoz. Bere taldekideek bezala, hurrengo asteotan pasako ditu froga medikoak.

Ongi etorri, Sara!