Alimata Belem, SD Eibarren jokalari berria hurrengo bi denboraldietarako
Liga F Moevera igo berri den DUX Logroño taldetik dator jokalaria
Alimata Belem da SD Eibarren fitxaketa berria hurrengo denboraldirako, 2027ko ekainera arte sinatuz. Azken hiru denboraldietan DUX Logroñon jokatu du Burkina Fasotik datorren jokalaria, zentral moduan eta baita ere erdilari gisa.
Jokalari gaztea, 2004an jaioa, ezaugarri fisikoengatik nabarmentzen da. Denboraldi honetan, 2274 minutu jokatu ditu, 2340 posibleetatik, talde errioxarraren kamisetarekin.
Bere gaztetasunaz gain, bere ibilbide eta kalitateak etorkizun handiko jokalaria bilakatzen du. 20 urtez azpiko Burkina Fasoko selekzioarekin UNAF 2019ko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen, eta 2020ko Costa Ricako Munduko Txapelketarako kanporaketak jokatu zituen. 2022ko Afrikako Kopan bere selekzioak sailkapen historikoa lortu zuen eta bertan deitua izan zen Alimata, txapelketako jokalari gazteenetakoan bilakatuz.
Gaur egun, 20 urte besterik ez dituela, bere herrialdeko Selekzio Absolutuarekin deitua izaten jarraitzen du. Aurreko maiatzean, DUX Logroño taldearekin Liga Fra igoera lortu zuen.
Ongi etorri, Alimata!