Adela Rico, erdilari berria SD Eibarrentzat
Cacereñotik datorren jokalariak denboraldi baterako sinatu du Eibarrekin
Adela Rico erdilaria (Llera, 2001) SD Eibarren laugarren fitxaketa da hurrengo denboraldiari berrira. Erdilaria, Cacereñotik datorrena, talde armaginarekin denboraldi baterako sinatu du.
1ªRFEF mailako jokalari nabarmenetakoa izan da Adela Rico azken denboraldi honetan, eta play-offa jokatzen Liga Fra igotzeko zorian egon zen bere taldea. Lehenengo Mailan bere lehen esperientzia biziko du, 2026ko ekainera arte Eibarrekin sinatu eta gero. Cacereñorekin minutuen %87a jokatu du 24-25 denboraldian, eta hiru gol eta asistentzia bat eman dizkio bere taldeari.
Erdilariak Extremadurako zenbait taldetan egin du orain arteko ibilbidea, CD Badajoz, ondoren Santa Teresan eta Sport Extremaduran, azkenik Cacereñon 1ªRFEFen jokatzera iritsi arte. 23 urterekin, Extremadurako jokalariak Eibarren maila gorenenean jokatzeko lehen aukera izango du, sendotasuna eta kalitatea gehituz zelai-erdian. Hurrengo asteotan pasako du errekonozimendu medikoak, bere taldekideekin batera.
Ongi etorri, Adela!