Skip to main content
Kluba

SD Eibarrek online denda berria aurkeztu du

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek online denda berria aurkeztu du, diseinu berriago batekin eta askoz ere bisualagoa. Eibarzaleek euren erosketak edozein gailutatik – ordenagailua, tableta edo mugikorra – egiteko aukera izango dute. Gainera, erosketa-esperientzia arinagoa eta intuitiboagoa eskainiko du online denda berriak.

SD Eibar denda ofizialak (sartu hiperesteka) menu nagusi bat du, eta bertan honako produktu hauek aurki daitezke modu errazean:

  • Ekipazioak: bilduma ofizialeko jokorako jantzi guztiak, lehen, bigarren eta hirugarren ekipazioen eta atezainen ekipazioaren artean bereizita. Dena ikusteko eta nahi den produktua hautatzeko aukera ere badago.
    - Entrenamendua: denboraldi honetako Hummelen bilduma ofizialeko entrenamendu-produktuak laster egongo dira eskuragarri.
    - Bidaia: denboraldi honetako bilduma ofizialeko bidaia-produktuak
    - Osagarriak: mundu guztiak bilatzen dituen artikuluak, opari bat egiteko aproposak.
    - Haurrak: etxeko txikienentzat pentsatutako eta diseinatutako jantziak.

Gainera, denda ofizialak bilatzaile bat du bilatzen ari zarena erraz aurkitzeko.

Online erosi eta jaso dendan

Horrela nahi duenak, online erosi ondoren, SD Eibarreko denda ofizialean jaso ahal izango ditu erosketak dohainik (Ipurua kalea 2). Etxera bidaltzeko gastuak doakoak izango dira (penintsulako bidalketak), 60 eurotik gorako eskaeretan.

SD Eibarreko abonatuek % 10eko deskontua izango dute erosketetan.