Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Nortasuna eta lanarekin dinamika onarekin jarraitzea lortuko dugu"

Yerai Martin entrenatzaileak taldeak bizi duen bolada positiboa baloratu du eta azpimarratu du Sporting Club de Huelvaren aurkako partida ez dela batere erraza izango

Animoak, azken garaipena eta gero, oraindik altu daudela adierazi du Yerai Martin entrenatzaileak Sporting Club de Huelvaren aurkako partidako atariko prentsaurrekoan. Hala ere, beste askotan aipatu bezala, partida bat eta gero jada hurrengoan pentsatzen hasten da taldea eta hare gehiago garaipenak direnean: "Futbolak ez du memoriarik eta ez du ezertako balio azkenengo partidak, hurrengoan hasi behar gara lanean, partida prestatzen eta erlaxatu gabe". Hala ere taldea lanean konstantea dela azaldu du, emaitzak txarrak direnean eta onak direnean ere.

Asko geratzen zaio oraindik taldeari denboraldia amaitzeko, matematikak egitetik urruti egonda oraindik: "Oraindik 21 puntu ditugu jokoan, dinamika eta emaitza aldetik momentu onean daude baina badakigu oraindik bidea luzea dala eta konstante mantendu behar garela lanean; beheko taldeak ere emaitzak ateratzen ari dira baina gu gurera egon behar gara". Hala ere, dinamika berdinean jarraituta, helburua lortzetik gertu egongo direla azaldu du Yerai Martinek: "Azken txanpan gaude, lan ona egiten ari gara eta honela jarraitu behar dugu bukaera arte; orain da momentua, nortasunarekin gai garela dinamika hau mantentzeko."

Aurkariari begira, Sporting de Huelvak azken partidetan eta entrenatzaile aldaketa izan dutenetik emaitzak asko aldatu zaizkiela nabarmendu du entrenatzaileak. Naiz eta puntuei dagokionez alde handia egon, ez dela arerio erraza izango argi du talde armaginak: "Partida zaila eta garrantzitsua da biharkoa, puntu gutxi ditu aurkariak baina azken bost partidetan oso leihakorra izan da eta ez da partida erosoa izango". Emaitza jakiteko, larunbatean, 16:00etatik aurrera.

 

PRENTSAURREKOA OSORIK