Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Lehenengo itzuliko partida hobetzea zaila izango da baina hori da gure helburua bihar"

Ipuruan Real Madriden aurka lortutako 0-1 hura inflexio puntu gisa ikusten du entrenatzaileak taldearen lan onaren eboluzioari dagokionez

Emakumezkoen lehen taldea berriro Madrilera bidean da asteburu honetan. Aurreko larunbateko garaipena eta gero, konfidantza aldetik eta baita fisikoki taldea ondo dagoela azaldu du prentsaurrekoan Yerai Martin entrenatzaileak.

Aurkariari begira, oso talde indartsuaren etxera doazela azaldu du ere: “Oso talde konpletoa aurkitzea espero dugu, gainera orain ligan bakarrik daude eta hobeto presta ditzakete partidak”.

Bide batez, justu Real Madriden aurkako partidan “aurkari handien aurka ere leihatu eta partida onak egiteko kapazak garela konturatu ginen lehenengo itzulian”, eta hasierako partida horren antzekoa izatea espero du biharko egunari begira.

Lehenengo itzulian egindako emaitza eta lana ikusita, eta azken boladan goiko postuetan dauden aurkarien contra lortzen ari diren emaitzak kontutan izanda, konfidantza du Yerai Martinek biharko partidari begira: “Hobetzea zaila izango da, baina horretara goaz bihar”.