Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ríos Reina: "Bizi-bizi egon behar dugu, baina lasai, burua hotz"

Armaginen atzelariak azpimarratu du bigarren maila beti dagoela oso parekatuta, baina "ez dakit aurtengoa lehenago bizi izan den"

Larunbatean Ipuruan Vila-realen aurka jokatuko duen partidan taldeak beti bezain bizi egon behar duela esan du Jose Antonio Rios Reinak, "baina lasai, burua hotz".
Ipuruan egindako entrenamenduaren ostean emandako prentsaurrekoan, Sevillako atzelariak azpimarratu du bigarren maila berdintasun handikoa izaten dela, "baina aurtengoa goiko postuetan ez dakit aurretik ikusi dudan".

                                                     PRENTSAURREKO OSOA