Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Noko Matlouk Hego-Afrikako selekzioarekin bidaiatuko du egun hauetan eta Zaïra Floresek Kataluniakoarekin

Hegoafrikarrak Joko Olinpikoetarako sailkatzeko azken faseko joan-etorriko partidak jokatuko ditu Nigeriaren aurka eta kataluniarrak Paraguaien aurkako lagun-artekoa

Noko Matlou jokalari armagina, beteranoa jada Hego-Afrikako selekzio absolutuarekin, Afrikara bidaiatuko du egun hauetan Joko Olinpikoetara (Paris 2024) sailkatzeko bidean azkeneko fasea jokatzeko. Azken sailkapen hau joan-etorriko formatuan izango da, Nigeriaren aurka, apirilaren 5 eta 9an (Abuja eta Pretorian, hurrenez hurren).

Zaïra Floresek ere bidaiatuko du FIFA geldialdi honetan. Kataluniako selekzio absolutuak konbokatu du Paraguaien aurkako lagunartekoa jokatzeko, apirilaren 7an, igandea, 12:00etan. Partida Palamosen izango da, Gironan.