Skip to main content
EU
Fundazioa

Lesboseko errefuxiatu-esparrurako dilista bilketan parte hartu du Eibarrek

Zaporeak GKEak antolatu du elkartasun kanpaina

Eibarrek dilista pardinak biltzen parte hartzen du Greziako Lesbos errefuxiatu-gunean janaria prestatzeko, Zaporeak GKEak antolatutako elkartasun kanpainaren barruan.
Ipuruako Orsaixan gunea izango da martxoaren 18tik 22ra bitartean dilista paketeak uzteko lekuetako bat. Gainera, bilketa-gune bat jarriko da Ipuruako kanpoaldean, larunbatean Vila-real B-ren aurka jokatuko den partidaren atarian.
Bilketa hori Debabarreneko zortzi udalerrietan egingo da, eta horietako bakoitzean elikagai desberdin bat bilduko da. Eibarren dilista pardinen paketeak bilduko dira.
Kanpainaren amaiera gisa, martxoaren 23an, larunbata, Errebaleko plaza estalian bazkari tupper solidarioen salmenta eta Zaporeak elkarteak antolatutako jarduerak izango dira.
Zaporeak GKEak Lesbosen jarduten du 2015etik, egunero ia 3.000 errefuxiaturi jaten emanez. Harrezkero, bi milioi janari  baino gehiago prestatu eta banatu ditu, 1.500 boluntarioren laguntzarekin.