Skip to main content
EU
Enpresa Gunea

SD Eibarrek Enpresa Gunea jarri du abian

Enpresa Gunea bailarako enpresen networking-gune izateko helburuarekin sortu da, Eibarko eta inguruko enpresen arteko harremanak sustatuz eta indartuz

SD Eibarrek Enpresa Gunea jarri du abian, bailarako enpresen topagune eta networking gune izateko helburuarekin. Ekimen honen bitartez, SD Eibarrek inguruko enpresekin dituen harremanak sustatu eta indartu nahi ditu, zalantzarik gabe, bere ingurune social eta ekonomikoaren zati garrantzitsua bai dira. Gainera, proiektu honek SD Eibarren eta bere kolaboratzaillen irudia indartzen ere lagunduko du.

Enpresa gunea Eibarko eta inguruetako empresen artean elkarrizketa eta sinergia gune bat sortzeko helburuarekin ere sortu da.

Ekimen honi esker, SD Eibarrek bere babesle, laguntzaile eta gainerako enpresei talde armagineko kide izateko eta abantaila eta jarduera esklusiboak eskuratzeko aukera ematen die. Kluba topagune izango da eta eduki eta jarduera ezberdinak eskainiko ditu. Erronka komunitatean eragin positiboa eta transzendentea izatea da.

Enpresa gunea negozio-sare osoari, profesional independienteei, saltoki eta enpresei zuzenduta dago, eta guztien harean lankidetza berriak sortzeko helburua ere badu.

Enpresa Gunea – Club de Empresasekin zerikusia duen edozein zalantza izanez gero, clubdeempresas@sdeibar.com helbidera jo behar da.

Ikusi dossierra informazio gehiago nahi baduzu