Skip to main content
EU
Lehen Taldea

KRONIKA. Jon Bautistaren bikoiotz batek garaipena eman dio Eibarri (0-2)

Armaginek bigarren postua berreskaratu dute Andorran partida bikaina jokatu ondoren

Jon Bautistak bigarren zatian sartutako bi golek garaipena e man diote Eibarri Andorraren aurka (0-2), Hypermotion Ligako bigarren postua berreskuratzeko. 

Eibarren partida hasiera bikaina izan da, joko bertikala eta anbizio handikoa, eta aukera argiak izan ditu hasiera-hasieratik

Etxeberriaren taldea jaun eta jabe zen jokoan eta merezimenduak zituen golak sartzeko, baina azken metroetan asmatzea falta zen markagailua irekitzeko.

Bigarren zatiaren lehen minutuan Andorrak aukera argi bat izan du, baina Eibar izan da markagailuaren aurreratu dena 52. minutuan, Jon Bautistak eskuinarekin egin duen erremate baten bidez.

Hogei minutu geroago 0-2 heldu da eta berriz ere Jon Bautista protagonista izan da, Corpasek buruz egindako luzapen bat sare barrura errematatu baitu, Lucaren jaurtiketa luze baten ostean.

Bautistaren hamalaugarren golak lasaitasuna eman dio Eibarri, partida amaiera arte sufritu ez duelako. Hiru puntu garrantzitsu lortu ditu, eta sailkapenean bigarren dago, Espanyolen eta Valladoliden puntuazio berarekin.

 

 

 

                                                                                                            FITXA TEKNIKOA