Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

KRONIKA. Eibar menderaezin batek 3-0 Sevilla garaitu du Ipuruan

Andrea Álvarezen bi golei Sevillaren atezainak propian egindakoa gehitu zaie eta gaurkoan 3 puntuak etxean geratu dira

 

Eibar zelaira irten da partidaren hasieratik ondo entxufatuta, eta hamaikakoan zenbait aldaketa eginda aurreko partidekin alderatuta. Andrea Álvarez eta Laura Camino izan dira protagonistak erasoan, lehen minutuetatik kontrako areara iristen saiatuz.
 
Andrea Álvarez izan da, hain zuzen ere, lehen zati horretan ia zelaiaren erditik gola egin duena, Mirallesek Inma Gabarrok jaurtitako penaltia gelditu eta eta minutu gutxira. Eiderrek eremu barruko esku batean eragindako penaltia, hain zuzen.
 
Emozio handia izan da Ipuruan minutu gutxiren buruan bi jokaldi horiekin bizi izan dena.  Oxigeno pixka batekin atsedenera iritsi da partida. Bigarren zatian, aukera garbirik gabe bi taldeen partetik, apur bat gehiago defendatzea tokatu zaio talde armaginari. Eta, ia sorpresaz, Andrea Álvarezen erremate bat bigarren gola bihurtu da, Anneliek egindako pase barten ondoren. Geldiezina Aguirre atezain sevillarrarentzat.
 
Aldaketak iritsi dira azken ordu erdian, Yerai Martinek defentsa indartzea erabaki du eta nahiz eta sufritzeko jokaldi batzuk egon diren, talde armaginak ez dizkio erraztasunik eman arerioari eta, hirugarren gola lortu ere egin du, propian Anneliek erdiratutako baloi batekin.
 
3 puntu garrantzitsu gaurkoan gehitutakoak talde armaginari oxigenoa ematen diotenak sailkapen nagusian. Hurrengo astean, azkenengo postuan dagoen Sporting Club de Huelva taldea izango du haien etxean, 16:00etan.