Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Golik gabeko berdinketa Betisen aurka Sevillan

Carlak sartutako gola ezeztatuta, zapore gazi-gozoarekin gehitu du puntua gaurkoan Yerai Martinen taldeak, sailkapenean hurrengoekiko tartea hartzen jarraitzen duela

Talde armaginak nagusi hasi du partida, baina bi taldeetako bat berak ere ez du aukera argirik izan hasieran. Armaginek bazekiten garrantzitsua zela gaur puntuatzea, baina garaipen hori are gehiago behar zuen talde bati aurre egin behar izan diote, jaitsiera-postuetatik ateratzeko beharra zuen Betisi, hain zuzen. Borrokatzeko gogoz zeuden bi taldeek partida berdindua eskaini dute eta, hala, markagailua zeroan amaitu da.
 
Bi taldeei kostatu zaie jokoaren lehen erdian aukera argiak sortzea. Atsedenalditik hamar minutura, Betis gola egiten saiatu da, Mirallesen atezaindegira iritsita, baina arrisku handirik sortu gabe. Eibar errekuperatzen hasi da, eta baloia lapurtu ondoren, jokoa aurkariaren zelaira eramatea lortu du, eta lehen gola bilatzen saiatu.
 
Bigarren zatia hamaikakoan aldaketarik gabe hasi da, eta ez Betisek eta ezta Eibarrek ere ez dute lehenengo tartean aukera argirik izan. Bigarren parte honetan hartu du indarra Eibarrek, eta etxekoak baina hobeagoa izan da talde armagina. Azkenik, 80. minutuan iritsi da Carlaren gola korner bat errematatu ondoren, baina arbitroak ezeztatu egin du jokalari armaginen posizioagatik.
 
Zapore gazi-gozoa Yerai Martinen taldearentzat, baina puntu bat gehituta Sevillara egindako bisitan, sailkapenean atzetik dituen taldeetatik urruntzen jarraitzen du. Datorren astean, selekzioen konpromisoagatik ez da partidarik izango. Hurrengoa, beraz, Ipuruan izango da Sevillaren aurka, apirilaren 13an.