Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Esperanza Pizarro: “Oso pozik nago taldeak bizi duen garapenagatik”

Uruguaitarrak prentsaurrekoa eskaini du Madrid CFF-ren aurkako garaipenaren gola eta gero eta Real Madriden partidaren aurretik

Real Madriden aurka jokatuko duen partidaren atariko prentsaurrekoan, eta Madrid CFF-ren aurka garaipenaren gola sartu eta gero, Esperanza Pizarro pozik agertu da taldeak bizi duen garapenarekin eta astez aste egiten ari den lanarekin.

Jokalariak konsziente dira taldeak bizi izan duen, eta oraindik ere bizi duen, garapen horretaz eta azkar egokitu behar izaten ari direlako: “Bagenekien sailkapenaren goikaldean dauden taldeen jokora egokitu beharko genuela, hain zuzen ere, egokitzen jakiteak egiten digu partidei ondo aurre egiten jakitea”.

Hurrengo arerioari dagokionez, aurrelari uruguaitarra seguru agertu da: “Bagenekien martxoa hilabete zaila izango zela eta hurrengo partida azkeneko hau bezala hartu behar dugu. Taldea prest dago leihatzeko, eta saria jasotzen badugu, hobeto”.