Skip to main content
EU
Fundazioa

Erronka berria LaLiga Genuineko gure taldearentzat

SD Eibar Fundazioak Burgoseko kontzentrazioan parte hartuko du asteburu honetan

Genuine Ligan parte hartzen duen SD Eibar Fundazioko taldeak erronka berri bat du aurrean asteburu honetan, denboraldiko hirugarren kontzentrazioa jokatuko baita Burgosen.
Talde armaginak bi partida jokatuko ditu larunbatean eta beste bat igandean Castañares Kirol Hirian, Burgos CF Fundazioak antolatuta.
Eibarren partiden egutegia honako hau da:


Larunbatean, 10:00etan: SD Eibar Fundazioa-Fundación Rayo Vallecano
Larunbatean, 16:30ean: Racing Club de Ferrol-SD Eibar Fundazioa
Igandean, 12:00etan: Granada CF-SD Eibar Fundazioa

Denboraldiko azken kontzentrazioa ekainaren 7tik 9ra izango da Getafeko Fernando Santos de la Parra Kirol Hirian.