Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Berdinketa oso baliotsua Atlético de Madrid-en aurka Ipuruan

Laura Caminok lortu du berdinketaren gola denboraldi honetan egin duen lehen golaren bidez, Van Deursenen asistentziarekin

Talde armaginak berdinketa lortu du gaurkoan 21. jardunaldian. Oso puntu garrantzitsua lortu du honela Yerai Martinen taldeak txapelketaren azken txanpa honentan.

Eibarreko defentsari lan egiteko momentua iritsi zaio, Mirallesen geldiketa bikain bat barne, partidaren lehen ordu laurdena besterik pasa denean. Eta bertan iritsi da madrildarren gol bakarra, Eva Navarrok sartutakoa.

Eibar ez da ahuldu eta berdinketaren bila jarraitu du behin eta berriro. 19. minutuan gertu egon da Laura Camino, azkenean MVP izan dena, Sierraren pase bat errematatzen saiatu dena.

Kontrakoa gertatu zaie Madrilekoei, gola eta gero zaila egin baitzaie Mirallesen atera iristea. Horrela, atsedenaldia iritsi da, 0-1 batekin markagailuan eta lana hobetzeko gogoekin Yerai Martinen taldearen partetik.

Ajuste txiki batzuk eta gero, talde armaginak lan ofentsibo ona egiten hasi du bigarren zatia, kontrako arean zenbait jokaldi egin eta arriskua sortuz. Eiderrek baloi geldian saiatu du gola egiten baina langan eman eta Carlak ezin izan du errematea eta gero ere saiakera borobildu.

Azken 20 minutuetan iritsi dira aldaketak bi taldeen partetik. Yeraiek Annelie atera du lehenengo, Andrea Álvarez ordezkatuz. Baita ere Van Deurseni minutuak ematea aukeratu du, eta Laura Caminorekin jokaldi borobila egin du berdinketaren gola lortzeko. Hala, bai Van Deursenen lehenengo asistentziak eta baita ere Laura Caminoren lehenengo golak eman diete gaurkoan Eibarrekoei berdinketaren urrezko puntua.