SDE / ALBISTEAK

Eibarrek Eibar Fan Club abian jarri du

Itzuli

23/05/2019 18:00

SD Eibarrek Eibar Fan Club aurkeztu berri du, jarraitzaile, abonatu eta akzionista armaginak batuko duen kluba.

EFCren parte izateko izena eman behar da lehendabizi, ondorengo estekan, eta 300 puntu eskuratzen dira. 

Abonatua edo akzionista denak 300 puntu eskuratuko ditu perfil bakoitzeko; hau da, 300 puntu abonatu edo akzionista izatekotan, eta 600 biak izatekotan. 

Era berean, Eibar Fan Clubek Ipuruara etortzen diren zaleak zein Eibarren produktuak erosten dituzten zaleak sarituko ditu.

EFCren maila ezberdinak daude:

 

Silver: 0 - 3.499 puntu 

Gold: 3.500 - 6.999 puntu

Platinum: 7.000 puntu baino gehiago

Eibar Fan Clubeko erabiltzaileek abantaila ugari izango dituzte: promozioak, zozketak, beherapenak eta beste hamaika eskaintza.

Oraindik ez al duzu izenik eman?