
Dorronsoro: “Taldea gogotsu dago, eta Real Madril bezalako talde handi bati aurre egin daiezaiokegu”
Iker Dorronsoro emakumezkoen lehen taldeko prestatzailea bere taldeak bihar Real Madrilen aurka jokatuko duen neurketari buruz aritu da gaur.
"Partidu zaila da, baina etxean jokatzen dugu. Taldea gogotsu dago, indartsu, eta neurketa erakargarria eta motibagarria da, eta beti bezala dena ematera zelairatuko gara".
"Egiten ari garen lanarekin sinisten dugu, atzo eta gaurko entrenamenduetan oso ondo ikusi ditut, ideiak argi ditugu, eta animikoki oso indartsu iristen gara. Real Madril bezalako talde handi bati aurre egin diezaiokegula uste dut, beldurrik gabe, eta etxean gainera".
"Beraiek badakigu jende oso azkarra dutela zelai erditik aurrera, eta egoera hoiek ondo kontrolatu beharko ditugu, batez ere transitzio azkarrak. Hori lortzen badugu beraiek ez dira eroso egongo. Baloirik gabeko lan hori ere oso ondo egin beharko dugu, orain arte bezala. Talde izaera izan beharko dugu, eta garbi dugu indartsu egon beharko dugula baloirik gabe, oso elkartuak eta beraiek ahalik eta deserosoen egoteko".
Iker Dorronsorok hogei jokalari ditu ditu biharko neurketarako: Malena eta Noelia atezainak, Queralt, Jujuba, Esti, Gantxegi, Ane Perez, Carla Morera, Arola eta Ruth atzelariak, Honoka, Arene, Sheila, Llompart, Mar, Miriam Rodriguez eta Sara Navarro erdilariak, eta Adule, Thembi eta Campos aurrelariak.