SDE / ALBISTEAK

Puntu banaketa Gipuzkoako derbian (1-1)

Armaginek berdinketa lortu dute Realaren aurka eta bolada onean jarraitzen dute Ipuruatik kanpo

Itzuli

13/12/2020 16:13

Eibarrek beste puntu bat eskuratu du Realaren aurka Ligako 13. jardunaldian. Armaginek partida ona jokatu dute Ligako liderraren etxean eta bolada onarekin jarraitzen dute Ipuruatik kanpo. Mendilibarren mutilek etxekoen golari buelta eman diote Sergi Enrichek bigarren zatian sartutako golari esker.

Eibartarrak txuri-urdinen baloia irteerari presioa egiten ahalegindu dira lehen minututik.. Taldeak bere erritmoa ezarri nahi izan du, baina etxekoak izan dira aurretik jartzea lortu dutenak. Barrenetxeak aldaratze bat harrapatu du area ertzean eta Dmitrovic gainditu du jaurtiketa indartsu batekin. Armaginen abagunerik argiena Bryan Gilentzat izan da, falta jaurtiketa batean, gutxigatik atera da kanpora.

Bigarren zatian, armaginak berdinketaren bila irten dira. Bost minutu eskasetan hiru aukera argi izan dituzte Remirok defendatutako atea zulatzeko. Inui eta Kike Garcia berdinketa lortzetik gertu egon dira.

Eibarrek partida lantzen jarraitu du eta bere bultzadari esker berdinketa iritsi da, Sergi Enrichen bitartez. Bryanen bakarkako jokaldi on batek Inui aurkitu du bigarren zutoinean. Japoniarrak Enrich ikusi du area txikian eta honek Remiroren aurrean ez du barkatu.

Aurrelari armaginak bigarrena sartzeko aukera izan du amaierarako minutu gutxi falta zirenean, baina errematea kanpora joan zaio, gutxigatik. Realak, bere aldetik, baliorik gabe geratu den gol bat sartu du. Hala, amaieran, Gipuzkoako derbia puntu banaketarekin amaitu da.

SDE / J13 LaLiga Santander

  • A. Remiro
  • Zaldúa
  • Modibo Sagnan (57')
  • Aihen Muñoz
  • Robin Le Normand
  • Merquelanz
  • Ander Guevara
  • Ander Barrenetxea (62')
  • Roberto López (68')
  • Merino (58')
  • Alexander Isak (62')

Ordezkoak

  • Portu (63')
  • David Silva (69')
  • Januzaj
  • Willian J.
  • Urko Gonzalez
  • Zubeldia (58')
  • Ayesa
  • Nacho Monreal
  • Gorosabel
  • Martín Zubimendi (58')
  • Bautista (63')
  • Dmitrović
  • Rober Correa (45')
  • Arbilla
  • Bigas (41')
  • E. Burgos
  • P. Diop (75')
  • Pozo
  • Edu Expósito
  • Bryan Gil Salvatierra (91')
  • Kike G.
  • Yoshinori Muto (45')

Ordezkoak

  • Olabe
  • Damian Kadzior
  • Yoel
  • P. León (92')
  • Inui (45')
  • Rodrigues (42')
  • Martínez
  • Sergio A. (76')
  • Sergi Enrich (45')
  • Rafa Soares
  • Recio

Estadioa

Reale Arena

Gol

  • 1-0 (20'). Ander Barrenetxea
  • 1-1 (65'). Sergi Enrich

Epailea

Isidro Díaz de Mera …. zigortu zuenModibo Sagnan (14'), Aihen Muñoz (44'), Zaldúa (84'), Zubeldia (88') -rena Real Sociedad y Edu Expósito (7'), E. Burgos (53'), Arbilla (80') -rena SD Eibar.

SDE / HURRENGO PARTIDA

22:00 21-05-2022

21 MAI

22:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia41 SD Eibar - CD Tenerife

29 MAI

18:30 Santo Domingo

Partidua

Jardunaldia42 AD Alcorcón - SD Eibar