/
Skip to main content
Lehen Taldea

Cordoba CF-ren aurkako partidarako sarrerak salgai

Armaginak talde kordobarrari aurre egingo diote larunbatean 14:00etan Nuevo Arcangel zelaian.

There are no reactions yet. Be the first!

Cordoba CF-k SD Eibar-en eskura 500 sarrera jarri ditu 20€-tan.

Sarrerak gaur asteartea, hilak 9, eta bihar asteazkena, hilak 10, 19:00ak arte eskuratu ahal izango dira Orsaixan bertaratuta ohiko ordutegian, edo baita email bat idatziz ere helbide honetara: socios@sdeibar.com

Sarrerak lortzeko ezinbestekoa da datu pertsonalak (izen-abizenak eta NAN) eta baliozko email bat ematea, bertara bidaliko baitira sarrerak ostegunean, Cordoba CFK igorrita. 

RGPD OHARRA: Emandako datu pertsonalak eta zurekin dugun harremanaren zehar sortutako beste edozein datu SD EIBAR, S.A.D., IPURUA KALEA, 2 – 20600 EIBAR (GIPUZKOA) Email: dpd@sdeibar.com TFNO. 943 201 831, k tratatuko ditu kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, bazkideekin eta kirol-eremuetako bertaratuekin harremanak kudeatzeko, sarbideen kontrola egiteko eta kirol-eremuetako indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko. Tratamendu hori araudi horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzean oinarritzen da. Datuak hirugarrenei (polizia, aurkako kluba, LaLiga) jakinaraziko zaizkie indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko. Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egiten. Egokitzen denean, datuetara sartu, zuzendu, ezabatu, aurka egin, datuen eramangarritasuna eskatu, tratamendua mugatu eta erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea duzu, eta hori guztia webguneko pribatutasun-politikan ikus dezakezu: www.sdeibar.com.